XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Afrika modernoa Gerra bukatu zenean, 1945ean, armada europearretan burrukatu zen milaka gudari afrikar etxeratu zen.

Beraietatik asko eta askok ia ez zioten amore ematen europearren menpe bizitzeari.

Asiako gertaerak, bereziki 1947an Indiak lorturiko independentziak, kontinente osoko mugimendu nazionalistak eragin eta bultzatu zituen.

Bosgarren hamarkadan gauza asko gertatu ziren.

1952an LIBIA kontinente osoko bostgarren herrialde independientea bihurtu zen, eta Gamal Abdel Nasser koronela (1918-70) Egiptoren jabe egin zen, herrialde hau kolonialismoaren aurkako zentro bilakatuz.

Urte hortan bertan Mau-Mau deituriko erakunde armatu batek iraultza piztu zuen Kenian.

Hazten zihoan nazionalismoak ez zion Europari bide komenigarririk eskaintzen: etxean gauzak gaizki eta ezin ba kanpoan hamaika gatazka neketsutan sartu....

1936ean hiru herrialde afrikarrek independentzia lortu zuten: SUDAN, MAROKKO eta TUNEZek, eta 1937an GHANAK, kolorezko lehen herrialde independientea bihurtuz.

1957tik 1978ko epean Afrikako herrialde gehienek lortua zuten berjabetza.

Bainan ildo luze baten hasiera besterik ez zen pauso hau.

Afrika independientearen arazoak 1960ean ZAIREk (lehen Kongo belga) independentzia lortzen zuen.

Gatazka latzak jasan ziren barruan, zeren armadako partaideek soldata handiagoak eta agintean zeuden ofizial belgak botatzea nahi bait zuten.

Era berean Katangako populazioak banatu eta independiente izan nahi zuen: egun Shabah deritzan toki honetan minerale asko daude.

Nazio Batuek espedizio militar bat bidali zuten hara ordena berrezartzeko, 1964ean lortu zutelarik, nahiz handik gutxira 1966ean, 1967an eta 1977an berriro erreboltak piztu.

Zairek Mendebaleko Europaren azaletik 60% izango ditu, 200en bat talde etniko eta hizkuntza pilo bat.

Nazional batasuna lortzeko ahalegin batetan 1970ean Zairek alderdi bakarra besterik ez zuen onartu.

Beste zenbait herri ere alderdi bakarreko estatu bilakatu dira, hala nola TANZANIA eta ZANBIA, (...).